2016 Edizioa Egunean egunekoa

JuntasEmprendemos Bilbao, 15 proiektu berriren bila!

JE_2016_bilbao_COLORES_peque

 

Ideia edo proiektu bat duzu, eta aurrerapausoa eman eta“ekiteko” erronkari aurre egiteko laguntasuna behar duzu? Taldeko lanaren bitartez ibilbide hau egiten ikusten duzu zure burua, beste batzuengandik/kin konektatuz eta ikasiz?

Bilbo edo inguruan bizi diren 15 emakume behar ditugu, beren banakako edo taldeko ekintzailetza-proiektua martxan jartzeko gaitasunak indartu eta zabaltzeko denbora eta gogoa duten emakumeak.

 

Testua Deskargatu PDF Izen-ematea

 

JuntasEmprendemos emakumeei zuzendutako prestakuntza- eta laguntza-programa da, emakumeen gaitasunak aktibatu eta ezagutzak zabaltzea du helburu, eta gizarte eta/edo taldeko ekintzailetzaren sustapenean jartzen du indarra. Enpresa-eredu eraldatzaileak bultzatu nahi ditugu, jasangarriak eta sozialki arduratsuak diren ekimenen bitartez pertsonetan oinarritutako ekonomiaren alde egiteko. Sareko proiektua ere bada, eta lau autonomia-erkidegotan garatzen da aldi berean (Aragoi, Katalunia, Madril eta Euskadi). Iaz egin zen lehenengo edizioa. Bilboko edizioa dinamizatzen dugu ColaBoraBora-etatik eta urte honetan programa garatuko dugu kolaborazioari eta DEMA -finantzaketari esker; DEMA-Enpresa Garapena Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentzia da

 

15 PARTE-HARTZAILE BEHAR DITUGU

  • Emakume aktiboak, lana bilatzeko, ikastaroetan parte hartzeko, beren auzoetan antolaketa asoziatiboetan parte hartzeko, etb.
  • Beren inguruan esku-hartzeko motibaturik dauden emakumeak, alternatibak sortzeko, bilatzeko eta eraldatzeko gogoarekin.
  • Talde eragile baten barruan dauden emakumeak, taldeko proiektu ekintzailearen ideia dutenak (*)
  • Langabezian dauden emakumeak, epe luzeko langabetuak, batik bat.
  • Ahultasun ekonomiko-egoeran dauden emakumeak, baina ez larrialdi-egoeran.
  • Lan-merkatutik kanpo sentitzen diren emakumeak: adinarengatik, prestatuegi egoteagatik, esperientzia handia izateagatik edo oraindik esperientziarik ez izateagatik, azkeneko urteak umeak hazten edo norbait zaintzen egoteagatik, atzerritik itzultzeagatik, herrialde honetan ez direlako zure ezagutzak aitortzen edo zure tituluak ezin izan dituzulako baliozkotu, etb.

(*) kasu honetan talde eragileak ez du zertan emakumez soilik osatua egon, baina talde mistoan, erdia baino gehiago, emakumeak izan beharko dira.

Programan parte hartzeko ezinbesteko baldintzak:

  • Fase erdi-helduan dagoen proiektu ekintzaile baten ideia izatea.
  • Proiektu horren garapenari dedikatzeko espazio-denbora esklusiboa izatea, antzeko egoeran dauden pertsonekin batera elkar-sorkuntzako eta taldeko ahalduntze-prozesu batean parte hartuz.

Baloratu daitezkeen baldintzak:

  • Taldeko enpresa-proiektu baten ideia izatea (kasu honetan, gehienez, proiektuko 2 emakumek parte hartu ahal izango dute programan).
  • Gizarte-ingurunean, inplikazioan eta jardueretan esperientzia duten emakumeak.
  • Gizarte- eta elkartasun-ekonomiaren inguruko ezagutzak edo gertutasuna.

 

NOLA FUNTZIONATZEN DUEN

Gaikuntza integraleko ibilbide baten eta metodologia praktiko eta dinamikoen bitartez. Horiek guztiek sormena, adimen kolektiboa eta lankidetza garatzeko balio dute, parte-hartzaile bakoitzaren gaitasunak, baliabideak eta abileziak erreskatatu eta nabarmenduz. Horrez gain, espazio “bigun” eta atseginak, barneratzaileak eta kooperatiboak ere sortzen dituzte, emakumeek beren jardute ekintzaileak burutu ditzaten.

Hiru etapa osagarri dituen prozesua eginez:

  • I Etapa – Ekiteko oinarrizkoak: banakako gaitasun eta abilezien garapena, ekimena ulertzeko moduaren garapena, beldurren kudeaketa, sormen eta pentsamendu dibergenteak, lankidetzarako gaitasunak, komunikazioa, etb.
  • II Etapa – Ekiten ikasi: negozio-ideiaren prototipatua, proiektuaren balio-proposamena, kudeaketa-tresnak, finantziazioa, tokiko programa eta baliabideak, erabiltzaileen komunitatea, marketina eta komunikazioa.
  • III Etapa – Ekinez: laguntza pertsonalizatua, banaka zein taldeka zehaztu diren proiektuen abiaraztea aktibatzeko.

Prestakuntza- eta aholkularitza-saioak honela konbinatuz:

  • 15 prestakuntza-saio, 4 ordukoa bakoitza
  • Bisita inspiragarriak eta ibilaldi ekintzaileak
  • Kontrasterako, ikaskuntzarako eta elkarri laguntzeko talde-aholkularitzak
  • Proiektua martxan jartzeko banakako aholkularitza pertsonalizatuak

 

PROGRAMAREN EPEAK ETA DATAK

JE_2016_ESQUEMAdeTIEMPOS_color_web

  • Izen-ematea: apirilaren 13tik maiatzaren 5era arte, biak barne.
  • Aurre-aukeratutako pertsonei elkarrizketak: maiatzak 10 eta 11.
  • Parte-hartzaileen behin betiko aukeraketa: maiatzak 12.
  • Prestakuntza-saioak: maiatzaren 17tik uztailaren 5era arte; astearte eta ostegunak; Ordutegia 10:00etatik 14:00etara.
  • Banakako aholkularitzak: irailaren 12tik urriaren 28ra arte (parte-hartzaile bakoitzak aholkularitza-ordu batzuk izango ditu epe horren barruan, talde dinamizatzailearekin adostu beharreko ordutegi eta egunetan).
  • Taldeko aholkularitzak: irailaren 29tik urriaren 20ra arte; Ordutegia 10:00etatik 14:00etara.

 

NON

Harrobia Ikastolaren instalazioetan
Harrobia Plaza, 4
48003 Bilbao

Nola iritsi

 

IZENA EMAN NAHI DUT

Prestakuntza doan da, baina plazak mugatuak dira. Horregatik zera eskatzen dizugu:

1.- Profilarekin eta ezinbestekotzat jotzen diren baldintzekin bat etortzea (fase erdi-helduan dagoen proiektu-ideia eta prestakuntza- eta aholkularitza-prozesuan murgiltzeko denbora izatea)

2.- Inprimaki hau betetzea

Izen-ematea

 

TALDE DINAMIZATZAILEA

Bilbon egingo dugun edizioa ColaBoraBoratik dinamizatuko dugu, gure talde teknikoaren bitartez; horrez gain, hainbat kolaboratzailek ere jardungo dute gurekin, eta kasu eta esperientzia praktikoen saio inspiragarriak eskainiko dizkigute.

Harremanetarako eta informazioa:
Rosa Fernández
Wikitoki
Harrobi Plaza 5, 2º, 48003 Bilbo
info@colaborabora.org
http://www.colaborabora.org
@ColaBoraBora

KOLABORAZIOA ETA FINANTZAKETA

 

Nuevo logo DEMA (2)

 

2015 EDIZIOA

Iazko edizioaren garapenaren eta esperientzien inguruko kronikak bisitatzera animatzen zaitugu. Bilbon egin zen, Sartu-Gaztaroaren kolaborazioarekin.

«Aukera bat zabaldu da, alde batera utzita zegoen zerbait. Aurrera egiteko arrazoi. Oso dinamikoa, landutako saio eta metodologiek indarra eman didate. Eroaten utzi naiz. Zer ahal dudan-en aurrean zer nahi dudan jartzea» (M. López, JuntasEmprendemos, Bilbao, Ekaina 2015)

«Ekintzailetzaren jarrera hartzea, horrek konfiantza eta erantzukizun aldetik dakarrenarekin. Ekiteak esan nahi duenaren ikuspegia ikustea lortu dut» (S. Albizuri, JuntasEmprendemos, Bilbao, Iraila 2015)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Powered by: Wordpress