Mujer_riesgo_exclusion

Juntas Emprendemos, emakumeentzako proiektu bat

Munduko herrialde ezberdinetako populazioaren inguruko kopuru ekonomikoak ematen dituzten ikerketa guztiek diote emakumeak direla txirotasun-maila altuena dutenak. Laguntza eta arreta sozialeko programetarako fondoak murriztu eta ekintzailetza sustatzera bideratzen ari diren une honetan, emakumeei zuzendutako proiektuetako asko gizarte-bazterketa arriskuan dauden emakumeentzat egiten dira.

 

Zer esan nahi du gizarte-bazterketa arriskuan dagoen emakumea izatea?

Zein ibilbide egin behar da bazterketa arriskua eta ekintzailetza baten sendotzearen artean? Zenbat laguntza aste, hilabete, urte dira premiazkoak? Egokiak? Desiragarriak?

Junas Emprendemos-en ahultasunari buruz hitz egiten dugu, eta ez bazterketari buruz. Galdera hauek egiten ditugu: Zer esan nahi du ahul izateak? Ahulak gara edo ahultasun-egoeran gaude? Zein elementuk eusten dituzte gure bizitzak? Zein sendotasun-maila dute? Zenbat gaixotasun hilabete, zenbat aurrezki gabeko aste eutsi ditzakete gure laguntza-, lagun- familia-sareek?

 

Parte-hartzaileen profila

  • Emakume langabetuak, batik bat epe luzeko langabetuak.
  • Ideia ekintzailea duten emakumeak: Ez duzu zertan negozio-plana garatua izan, baina garatu nahi duzunaren gutxieneko ideia bat bai. Talde ekintzaileren batean badiharduzu ere har dezakezu parte.
  • Emakume aktiboak: Mugitzen ari diren emakumeak nahi ditugu, ardurak eta kezkak dituztenak. Ikasleen Guraso Elkartean izena ematen duzu? Enplegua aktiboki bilatzen duzu? Auzoko bizilagunen elkartean edo mendi-taldean parte hartzen duzu? Antolaketa kolektiboko espazioetan parte hartzea oso kontuan hartzen dugu.
  • Inguruaz arduratzen diren emakumeak:  Alternatibak sortzeko, eraldatzeko eta bere burua eraldatzeko beste modu batzuk bilatzeko gogoa duten emakumeak.
  • Beste emakume batzuekin jarduteko prest dauden emakumeak: Elkarlaneko eta lantaldeko formatuetan gaitzeko prest daudenak.
  • Eskaintzeko denbora duten emakumeak: Juntas Emprendemos inmertsio-prozesu bat da; prestakuntzara eta geroko aholkularitza-saioetara joateko denbora beharko duzu. Honek banakako eta taldeko lana eskatzen du.
  • Larrialdi ekonomikoan ez dauden emakumeak: Ahalduntze pertsonaleko prozesu bat proposatzen dizuegu, eta baita berehalako emaitzik ematen ez duen zure/zuen ideiaren definizio- eta finkatze-prozesua ere.

Lan-merkatutik kanpo sentitzen diren emakumeak: adinarengatik, prestatuegi egoteagatik, esperientzia handia izateagatik edo oraindik esperientziarik ez izateagatik, azkeneko urteak umeak hazten edo norbait zaintzen egoteagatik, atzerritik itzultzeagatik, herrialde honetan ez direlako zure ezagutzak aitortzen edo zure tituluak ezin izan dituzulako baliozkotu, etb.