IMG_5725

Juntas Emprendemos ahultasun-egoeran dauden emakumeen gaitasun ekintzaileak sustatzeko prestakuntza- eta laguntza-programa da. Programa honek gizarte- eta/edo taldeko ekintzailetzaren sustapenean jartzen du indarra. Lau autonomia-erkidegotan garatzen da (Aragoi, Katalunia, Madril eta Euskadi), eta ekonomia sozial eta solidarioaren sare nazionaletako erakunde-talde batetik jaio zen.

Gaikuntza integraleko ibilbide gisa planteatzen da, parte hartzen duten emakumeen enplegagarritasuna, baldintza soziolaboralak eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Bide horretan, emakume horien gaitasunak, baliabideak eta abileziak erreskatatu eta balioa ematen zaie, horien aplikagarritasuna eremu produktiboetan bilatuz. Modu zentral zein zeharkakoan emakume parte-hartzaileen ahalduntzea lantzen da, 3 etapatan:

  • I. Etapa Aurre-ekitea: Ondorengoak garatuko dira: Norbanako eta taldeko gaitasunak eta abileziak, iniziatiba, beldurren kudeaketa, sormen eta pentsamendu dibergentea, komunikaziorako gaitasuna, indibiduazioa, inguruaren ezagutza, lurraldearen premiak eta ekintzarako aukerak.
  • II. Etapa Ekiten ikastea: negozio-ideiaren prototipatua, kudeaketa-tresnak, produkzioa, finantziazioa, marketina eta komunikazioa, etb.
  • III. Etapa Ekitea: laguntza pertsonalizatua, banaka zein taldeka zehaztu diren proiektuen abiaraztea aktibatzeko; negozio-ereduaren txostena egitetik finantziazioaren bilaketa edo komunikazio-tresna baten diseinuraino.

Modu espezifikoan metodologia praktikoak eta dinamikoak aplikatzen dira, sormena, taldeko adimena eta taldeko lanerako eta kooperaziorako beharrezkoak diren gaitasunak garatzen laguntzeko. Espazio “bigunak” eta atseginak sortuko dira, barneratzaileak eta kooperatiboak, emakumeek beren jardute ekintzaileak burutu ditzaten. Adibide eta jardute zehatzen bitartez, taldeko ekintzailetzaren abantailak irudikatzen dira, hala nola, baliabideen kudeaketa, gaitasunen osagarritasuna, sinergiak, elkarren arteko laguntza, arrisku partekatuak, etb.

Juntas_Mad

Ekintzailetzaren barruan, programak, ekintzailetza sozialeko ekimenak, proiektu eraldatzaileak, eta gizartearekin eta inguruarekin arduratsuak eta jasangarriak diren ekimenak garatu nahi ditu. Proiektu horietako batzuk izan dira hazkuntza partekatuaren sare bat, LGBT publikoarentzat coaching-aren inguruko zerbitzuen diseinua, hondakin toxikorik gabeko artisau-zeramikaren ekoizpena, garapen pertsonalerako elkarte bat sendotzea edo alga espirulinoaren mintegi bat diseinatu eta abian jartzea.

Gehiago jakin nahi baduzu:

HELBURUAK

HARTZAILEAK

BEREZITASUNAK