Redcoop_Zgz_feb16

Ekintzailetza soziala eta kolektiboa sustatzen dugun erakunde-sarea gara. Batzuetan Redcoop deitzen diogu gure buruari, ekintzailetzan kooperazioa sustatzen duten sareko kooperatibak garelako, eta beste batzuetan Redgleta, kable eta konexio kontuengatik.

  1. urtearen hasieratik dihardugu elkarrekin lanean, Reas Aragón-ek materiala eta metodologiak partekatu eta Emprendes proiektua martxan jartzeko deitu zigunetik. Orduz geroztik, ikuspuntu, metodologia eta materialak trukatzeko nahastu gara, eta lana egiten dugun lurraldeetako bakoitzean garatu dugu truke hori.

Elkar-lankidetza lantzen dugu proiektu zehatzen bitartez, hau da, distantzian gure komunikazio- eta kudeaketa-moduak finkatzen eta hobetzen uzten eta derrigortzen gaituzten proiektuen bitartez. Gainera, ahal dugunean, elkartu egiten gara, lengoaiak bateratu, diskurtso bateratua eraiki eta ezagutzen transferentzia ziurtatzeko, aurrez aurre.

Juntas Emprendemos ibilbide luzeena duen proiektua da, baina ez da bakarra.

5.Ardatza. Ekonomia-sare sozial eta solidarioaren sormena eta jasangarritasuna koordinatzen dugu, 2014ko azaroan Zaragozan egin zen I Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Nazioarteko Kongresuaren  ardatzetako bat dena.

Sareak ondorengoak egiteko plataforma eskaintzen digu

  • Formatuak, ikuspuntuak eta errealitateak trukatzea
  • Metodologiak egiaztatzea
  • Prozesuak sistematizatzea, bateratzea, egiten duguna erreplikagarria izan dadin.
  • Egiten dugunaren inpaktua handitzea, lurraldean presentzia handiagoa gureganatuz.

Gure erronkak

Kezkatzen gaituzten galderetako batzuk hauek dira:

  • Nola hornitu sarea baliabidez, sarea bera indartzen joateko?
  • Nola konektatuko dugu proiektu hau antzeko beste ekintzailetza-programa batzuekin?
  • Nola txertatu erakunde eta lurralde berriak sarean?