Helburuak

Objetivos_plazos

Programak ondorengo helburu orokorrak ditu:

  • Hartzaileen gaitasun ekintzaileak sustatzea, haien enplegagarritasuna, baldintza soziolaboralak eta bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Emakume parte-hartzaileen autoestimua, autonomia eta ahalduntze pertsonala eta kolektiboa bultzatzea, beren bizitzaren gaineko iniziatiba har dezaten.
  • Banakako edo taldeko proiektu ekintzaile bat abian jartzeko emakume parte-hartzaileen gaitasuna hobetzea.
  • Ekintzailetza sozial eta kooperatiboko ereduak sustatzea.
  • Inplikatutako lurralde bakoitzean esku-hartzearen egokitasuna eta kalitatea hobetzea, koordinazioa eta esperientzien trukaketaren bitartez.

Halaber, Juntas Emprendemos proiektu pilotu berritzailea da, kontzeptu eta aplikazioari dagokionez, eta denboran zehar garatzen da sare-lanaren bitartez.

Zentzu zabal batean, programak, ondorengo helburu zehatzak ditu:

  • Ahultasun-egoeran dauden kolektiboentzat –beste deialdi batzuetatik kanpo gelditu ohi direnak- ekintzailetzari buruzko gaitasun-programa espezifiko bat diseinatzea.
  • Emakumeek egindako proiektu eraldatzaileak eta praktikak sortu eta ikusgai jartzea, kultura ekintzailearen barruan kokapen hegemoniko menderatzailearen estereotipazioaren eraginez egon ohi ez diren erreferenteak handitzeko.
  • Komunitatearen ideia eta elkarren artean laguntzea funtsezko elementu gisa sortzeko espazio atseginak eskaintzea, geroko enpresa-proiektuak garatu ahal izateko.
  • Ekintzailetza-proiektuen laguntzan beste modu batzuk txertatzea, non pertsona bakoitzaren esperientzia eta bizipena prozesuaren ardatz izango diren, pentsatu / sentitu / ekin etengabeko erlazioan arreta jarriz.
  • Lurralde ezberdinetako agenteen arteko sinergietan oinarritutako metodologiak eta praktikak testatu eta sistematizatzea, horiek guztiak edozein pertsonaren eskura jartzeko, formatu ireki eta erreplikagarrian.
  • Ekintzailetza soziala eta ekonomia solidarioarekin lotutako estatu osoko agente ezberdinak tartean sartzea, beren sareak eta baliabideak proiektuen eskura jarriz.
  • Tokiko erdiko agenteen arteko kooperazioa ahalbidetzea proiektu komunen garapenean.
Powered by: Wordpress