Finantziazioa

2015eko EDIZIOA

Lehenengo ediziorako (2015) eta proiektua abiarazteko, Genero Berdintasuna eta Kontziliazio Programaren parte gisa,  Emakumearen Institutuaren bitartez kudeatutako Eea grants Europako fondo-programaren finantziazioa lortu zen. Bilbon garatutako proiektuari dagokionez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren kolaborazioa jaso zen.

LOGO EEAGRANTS_381

2016ko EDIZIOA

Edizio berri honetarako, Juntas Emprendemos-ek “La Caixa” Gizarte Ekintzaren Insertzio soziolaboralaren finantziazio partziala jaso du, programaren helburu batzuk lurralde artean garatu ahal izateko.

obra social caixa

Elkarrekin, eta lurraldeetako bakoitzean, elkar-finantziazioa eta elkarlana zabaltzea nahi dugu, ondorengoetarako:

  • Programa osatzea, emakume parte-hartzaileentzat antolatutako prestakuntza- eta aholkularitza-orduak luzatuz.
  • Programa emakume gehiagoren parte-hartzeari irekitzea.
  • Metodologien dokumentazioa hobetzea, erreplikagarritasuna sustatuz.
  • Ebaluazioa sistematizatzea, prestakuntza eta laguntasunaren inpaktua  identifikatu eta handitzeko.
  • Sarean parte hartzen dugun erakundeen arteko trukea indartzea.
  • Programa ekintzailetza eta berdintasuneko tokiko politiketan txertatzea, prestakuntza homologatu eta parte-hartzaileei beste sustapen- eta finantziazio-programa batzuetan parte hartzea ahalbidetzeko.

Nuevo logo DEMA (2)

Bilbon egingo den 2016ko ediziorako, lankidetza-hitzarmena sinatu da programa garatzen duen ColaBoraBora tokiko erakundearen eta  DEMAEnpresa Garapena Enpresa Sormen eta Garapen Agentziaren artean. Azken hori Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sailak sustatzen duen Agentzia da.

 

Powered by: Wordpress